XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
plastika. GU, ASMALARIAK.Era askotako materialak erabil ditzakegu artelanak egiteko.
Arrakasta lortzeko, ongi baliatu behar gara haietaz.
Benetako ASMALARIAK izango gara / Edozein material mota bilduko dugu.
Beraz, etxean, ikastolan, kalean......... edonon, bilatzen hasiko gara.
Edozer gauzak balio dezakeela hartu behar duzue kontutan; iltzeak, soka zatiak, potoak, klariona......... edozer.
Materiala prest eduki ondoren, taldeka bil zaitezte, eta nola erabiliko duzuen pentsa ezazue.
ZER EGINGO DUZUE? / Eskultura bat? / Koadro bat erliebean? / Berezko kolorean utziko al duzue? Edoeta pintatu egingo al duzue?.
Ongi tinkaturik, ala espazioan higika?.
Gauza hauk guztiok erabakitzean, asmalaritzarako duzuen gaitasuna agertuko duzue.